Super amara Bera Berak bigarren lagunartekoari ekingo dio Paris 92 taldearen aurka Capbretonen (ostiralean, 19etan). Partida honetarako Elke Karsten baja izango da kolpe handia jaso zuen ezker lepauztaian, ondorioz, Imanol Álvarezek 18 jokalari izango ditu prest.
Joan den ostiralean Chambray Touraineren aurka Gascan egindako probaren ondoren (20-22, 45 minutuko partida izan zelarik), super amara Bera Berako taldeak astebete darama Ammman zein Gascan entrenatzen, karga fisikoa nabaritzen delarik, baina, aldi berean, 23-24 denboraldirako proposamena prestatzen.
Igandean Orion (12etan) Rocasaren aurka beste lagunarteko bat izanda, litekeena da Imanol Alvarezek minutuak banatzea bi partidetan pentsatuz. Hurrengoa Egiako Torneoan izango da, asteazkenean, abuztuaren 16an (19,30etan).
super amara Bera Berak Paris 92 izango du aurrean, asko berritu den taldea, besteak beste, Lara González (Rapid Bucaresti) eta Laura Flippes (CSM Bucharest) galdu dituena, baina Nocandy berreskuratuko du, iraupen luzeko lesioa gainditu ostean, eta Camila Micijevic kroaziarra fitxatu du.