Bera Bera

Select your language

Uda bizia izaten ari da Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta Eider Tapiarentzat. Bihar Lituaniara joango dira Guerreras Junior selekzioarekin, uztailaren 10etik 16ra herrialdearen mendebaldeko Klaipedan burutuko den W19 EHF Championschip txapelketan parte hartzera.

Joaquin Rocamorak zuzentzen duen Espainiako junior selekzioaren asmoa lehiaketa hau irabaztea eta maila honetako selekzio onenekin tokia berreskuratzea da. Izan ere, Errumanian egun jokatzen ari den Europako 19 urte azpiko txapelketatik at dago Espainia.

Junior mailako selekzioak astelehenean egingo du debuta Turkiaren aurka (12etan). Bulgaria izango da aurkaria asteartean ordu berean eta ostegunean, Espainiak Faroe Uharteen aurka itxiko du (14,15etan) lehen fasea. Beste multzoan Lituania, Eslovenia, Estonia eta Bosnia-Herzegovina daude. Multzo bakoitzeko bi onenek larunbatean jokatuko dituzte finalerdiak eta finala igandean izango da.

Bai Tchatpchet, bai Arroyo, Guerreras selekzioak Kantabrian ekainaren hasieran egindako kontzentrazioan izan ziren. Ondoren, Eider Tapiarekin batera, Joaquín Rocamorak Guadalajarako stage batera deitu zituen ekainaren erdialdean, Parisen lagunarteko batzuekin amaitu zena. Eta pasa den astelehenean, uztailak 3, Guadalajaran bildu ziren berriro W19 EHF Championschip hau prestatzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores