Bera Bera

Select your language

Alba Menéndez kapitainak 15. denboraldia beteko du super amara Bera Beran, eta pibotean duen erreferentzia, Giuliana Gavilán argentinarra ere berritu duena. Biak beste urtebeterako. Bi kontratu luzapen hauekin, Imanol Alvarezek baditu 16 jokalariak 23-24 kanpainari aurre egiteko.

Menendezek “gogo eta ilusio berberak” dituela baieztatu du, “nahiz eta denboraldirik onena jokatu ez arren”. Denboraldiaurreko Celles sur Belleko azken lagunartekoan sudurra hautsita eta, ondoren, min txiki batzu jasanda aurreko 14 denboraldietan baino partida gehiago galdu ditu aurten - hernia diskalaren ebakuntza egin zioten urtean izan ezik –. Hala ere, kapitainak udan erabat osatzea espero du.

Bere ustez, “denboraldia amaitu eta oporretan egonda, denboraldi ona izan dela konturatu gara, azken urteetan ihes egiten ziguten tituluak lortu ditgulako”. Hurrengo helburuei dagokienez, Menendezek onartu du “ez dira aldatzen”. Dena den, egutegian “data gorriak” finkatu dituela dio: “Erreginaren Kopa etxean  -2024ko maiatzaren 10tik 12ra-, eta klubaren helburu nagusia, European Leagueko multzoen fasea, Europan talde finkoagoa izate aldera”.

Super amara Bera Bera 23-24 denboraldirako prestatu duen plantillaz galdetuta, Menendezek uste du “jokalari gazteak fitxatu arren, mailako handiko jokalariak dira, eta aldaketa askorik ez daudenez, berriak taldera moldatzea errazagoa izango da”.

Bestalde, Shula Gavilanek beste urtebetez super amaran Bera Bera jarraitzea erabaki du, “egin dugun lanagatik eta klubak moldatzen den moduagatik, jokalari bakoitzari ematen dioten garrantziagatik, etxean bezala sentiarazten gaituztelako eta urrun gaudenontzat oso garrantzitsua delako”. Eta gehitu du: “kirol ibilbidea haratago, oso ona izan dela, nire erabakian klubaren giza alderdiak markatu du”.

Berak egindako lanari dagokionez, Gavilánek onartzen du “hazkunde indibiduala izan dela, moldatu ahal izateko iritsi nintzen, niretzat erronka handia zena, eta taldeari onena eman ahal izan diodala uste dut”. “Hobekuntza hori apurka-apurka gertatu zen, eta bakoitza bere aldetik ondo sentitu ginenez, kolektiboki bikain ibili ginen eta eskubaloi eder bat jokatu ahal izan genuen”.

Argentinarrak badaki oso “erronka handiak” dituztela, eta uste du “plantillaren mailak helburuei eutsiko diela”. Gavilanek “Europan igarotzeko” nahiarekin bat egin du, “tituluren bat errepikatzea, baita Liga irabaztea ere”. “Kirolak beti ematen dizu errebantxarako beta, hazten jarraitzea eta aurten oraindik falta izan zaizkigun xehetasunak leuntzea”.

Ondorioz, super amara Bera Berak taldea itxi du: Silva eta Aalla, atezai; Etxeberria eta Erauskin, eskuin hegalean; Hernández eta Marie Louis – 2024ra arte sinatu zuen – ezkerrean; Gavilan eta Lyndie Tchaptchet, pibotean; Arrojeria eta Boada, central gisa eta Menédez, Loidi, Fernandes, Karsten, Arroyo eta Cavo, alboetan. Uztailaren 26an helduko dio denboraldiaurrekoari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores