Super Amara Bera Berak urtebetez luzatu dio kontratua June Loidi albokoari eta Anne Erauskin eskuin hegalakoak, berriz, 2025era arte geldituko da Donostian. Horrela, 23-24 ikasturtean elgoibartarrak hirugarren denboraldia beteko du eta ermuarrak, bigarrena.
Biak “pozik” daude Donostian jarraitzeko erabakiarekin. June Loidik (23 urte) aitortu du “pertsonalki urte zaila izan da, ez naiz nire mailarik onenean egon eta uda honetan nire bertsiorik onenera itzultzeko lan egitea espero dut”. Euskadirekin jokatutako azken partidan, Loidik sudurra hautsi zuen, ez du ebakuntzarik behar, baina hezurra ez da bere onera itzuli oraindik. Uztailaren hasieran mediku-azterketa bat egigo diote.
Loidik “ondo” ikusi du taldea. “Familia bat sortu dugu, kanpoan elkartuta egotea nabaritu da pistan, eta harro eta pozik nago egindako lanarekin”. Datorren denboraldiari begira, hegaleko jokalariak uste du seinale ona dela titulu guztiak lortzeko borrokan aritzea eta European Leagueko multzoen fasea jokatu nahi dugu.
Anne Erauskinek 25 urte beteko ditu azaroan, Bera Berak Kopa eta Superkopa irabazi ditu eta Europan debuta egin du kluben arteko txapelketan. Eskuin muturrak bi urtez berritu du kontratua, oso pozik bukatu dudalako. Bere ustez, izan ditudan minutuak ahalik eta ondoen aprobetxatzen saiatu naiz eta, gainera, baloratzen du taldeak oso harrera ona egin didala. Erauskinek denboraldiko balantze positiboa egin du eta taldeak ondo funtzionatu duela adierazi du. Datorren 23-24 kanpainari dagokionez, urte zirraragarria dela esan du, eta gogor lan egingo duela hitzeman du, tituluak lortzen saiatzeko.