Bera Bera

Select your language

Bera Bera eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak eta La Jota eskubaloiko presidente Jorge Batllek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute eskubaloiari Zaragozan bultzada bat emateko helburuarekin, eta talde aragoiarrak bere jokalariak super amara Bera Berarekin jokatzea erraztuko luke, aukera hori sortuz gero.

La Jotak Zilarrezko Maila jokatzen du B multzoan, 300 bat laguneko harrobia du kategoria guztietan eta bere asmoa lehen taldean zein harrobian hazten jarraitzea da.

Akordio honen bidez, besteak beste, entrenatzaileen prestakuntzak eta eskubaloiko jokalarien teknifikazioak egingo dira, bi klubetako taldeetako jokalariek elkarrekin jarduera bat garatuko dute, La Jotako hainbat jokalarik super amara Bera Beraren entrenamenduetan parte hartzeko aukera izango dute eta La Jota eskubaloi espedizio bat Guerreras Iberdrola Ligako partida batera joatea aurreikusten da Josean Gasca kiroldegira.

Hiru urteko iraupena izango duen akordioa esklusiboa da Aragoiko Autonomia Erkidegoan egoitza duten klubekin. Hitzarmenari esker, epe horretan super amara Bera Berak La Jotako jokalarien bat fitxatzen badu talde horrek prestakuntza eskubideak eskatzeari uko egingo lieke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores