Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak 23-24 denboraldirako Mariane Fernandesi eta Elke Karsteni kontratua berrituta, ezker hegala ziurtatu du, nahiz eta argentinarrak ere zentral moduan aritu den. Biei, “etxean bezala” sentitzen direnak, European Leagueko ligaxka jokatzea da euren nahia.

Mariane Fernandesek bosgarren denboraldia beteko du Donostian. 88 partida jokatu ditu eta 320 gol sartu. “Oso pozik” nago beste urtebetez “etxean” egoteagatik, eta “ea gozatzen eta taldeari laguntzen jarraitzen dudan”, esan du alboko brasildar internazionalak. Marianek irribarre egiten duenean, irribarre egiten du Amara Bera Berak. “Pozik egotea, gozatzea eta talde egitea gustatzen zait”. Gainera, erraza egiten zaio, “talde moduan ere irabazi dugulako, pista barruan zein kanpoan”. Fernandesek Kopa irabazi ez izanaren arantza sartuta zeukan. “Hiru Liga nituen, eta aurtengoa izan da nire lehen Kopa eta Superkopa. Pozik egon behar dugu urte polita izan delako”, nahiz eta oraindik finalerdietako hirugarren partidak porrotak “min ematen duen”.

Eta datorren urteari begira argi dauka: “super amara Bera Berarekin European Leagueko multzoen fasea jokatzea falta zait”. 

+Kirolaren protagonista izan da Mariane Fernandes. Ikus bideoa

Elke Karsten

Europako ligaxka hori jokatzea zer den jakin arren (EHF Cup 2018-19), Elke Karsten bat dator asmo horrekin. “Erronka guztiak politak dira, desberdinak eta emozio ukitu bat dute, baina niretzat deigarriena eta ilusiorik handiena sortzen duena multzoen fase batera berriro sailkatzea da”. Gainera, argentinarrak Kopari erreparatzen dio. “Izugarri polita izan zela esaten didate, horrelako giroarekin ederra eta ilusioz betea izan behar du jokatzeak”.

Aurtengo urtarrilean iritsi aurretik, Karstenek bi denboraldi jokatu zituen super amara Bera Beran, 64 partida guztira, eta 237 gol sartu zituelarik. Aurreko denboraldian, 18 partida jokatu eta 49 gol sartu zituen, ondoriz, Donostian 82 partida jokatu eta 287 gol sartu ditu.

Argentinarrak aitortu du “kasualitatez etorri nintzela, eta gutxienez beste urtebetez geratzea” erabaki du, “eroso sentitu nintzelako, pista barruan eta kanpoan, eta hori da garrantzitsuena”. Gainera, Karstenek azpimarratu du “super amara Bera Berak dena irabazteko, goian egoteko eta ondo entrenatzeko aukera ematen dizu”. “Erabaki pertsonal bat da, guztiaz benetan gozatu ahal izateko, barruan eta kanpoan, eta etxean sentitzeko” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores