Ozeanoak zaintzeko kontzientziazioan eta sentsibilizazioan lan egingo duen beste erakunde bat izateko asmoz, Bera Bera Eskubaloia ‘Bihotz Urdinaren laguna' bihurtu da, Donostiako Aquariumak eta Laboral Kutxak sustaturiko ekimenarekin bat eginez.
Bihotz Urdinak pertsona gazteengan jartzen du nagusiki arreta “hauek eragin dezaten aldaketa” gainerako herritarrek ere parte hartu behar dutelarik. Izan ere, “gure ozeanoak babestea” ezinbestea delako ohartarazten baitu egitasmoak.
Zentzu honetan, Bihotz Urdinak sentsibilizazio-hitzaldiak egin ditu Bera Bera Eskubaloiko talde gazteenekin, eta, jokoen bidez, gazteak jabe daitezen ozeanoak babesteak lehentasuna izan behar duela.
Ekainaren 8a Itsasoen Munduko Eguna denez, Bera Berako eskubaloiko talde gazteenek eta Bihotz Urdina ekimenak jarduera bat prestatu dute larunbaterako Zurriolako hondartzan, sentsibilizazioa eta jarduera fisikoa uztartuz. Hortaz, ekainaren 10ean izango da goizeko 9etatik aurrera, batetik, sarrerako hitzaldia eta materiala banatzeaz gain, lehen orduan Zurriolako hondartzako gune bat garbituko dute, itsasoak pairatzen duen duen hondakin kopuru eta motaz kontzientzia har dezaten, eta, alde ludikoan, hondartzako eskubaloi erakustaldia egingo dute Zurriolako jolas eremuan.
Azkenik, datorren denboraldian super amara Bera Berako taldeak Gascan jokatuko duen ligako norgehiagoka bat Bihotz Urdina Partida izendatuko da, bertaratzen direnek ere ekimen honen erronkak ezagutu ahal izango dituztelarik.
Ikus bideoak: