Lyndie Tchaptcheten aurkezpenaren ondoren, Tati Garmendiak, Nacho Otaeguik eta Ander Formosok Ammma eta Bera Bera Eskubaloiaren arteko akordioa berritu dutela jakinarazi dute. Horrela, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dagoen zentroak hirugarren denboraldiz hartuko du bere gain super amara Bera Berako 23-24 plantillaren prestakuntza fisikoa.
Tati Garmendiak aitortu du “pozik” dagoela prestakuntza fisikoan aurrera egiten jarraitzeagatik. “Ammma onenak direla uste dugu, eta guk ere onenak izan nahi dugu”. Bestalde, Nacho Otaegui gerenteak adierazi du “lehen mailako taldea da Bera Bera eta oso erraza da beraiekin lan egitea”. Ander Formoso prestatzaile fisikoak, berriz, “Ammma eta Bera Bera elkartzea oso ona izan dela” azpimarratu du, eta “ondo joan den horretan sakontzea dagokigu eta hobetzen, eboluzionatzen eta aurrerapausoa emateko asmoarekin”.