Aste honetan super amara Bera Berak denboraldiari amaiera jarriko dio para sei jokalari oraindik selekzioekin arituko dira, izan ere Espainiak eta Argentinak konzentrazioak egingo dituzte ekainaren hasieran.
Ondorioz, Ambrós Martín Espainiako hautatzaile berriak ekainaren 8rako Kantabriako Hoznayo herrian 32 jokalari deitu ditu, horien artean dira Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria, Laura Hernández eta Paula Arcos. Konzentrazioa ekainaren 14ra luzatuko da eta hiru kiroldegietan burutuko da: Astillero, Guarnizo eta Entrambasaguas herrietan.
Bestetik, Argentinak Malena Cavo eta Shula Gavilán deitu ditu. Ekainaren 5ean elkartuko dura Buenos Airesen eta Comodoro Rivadavia herrian Txileren aurka jokatuko dute lagunartekoak ekainaren 9 eta 10ean.