Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur goizean Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietako bigarren partidaren balorazioa egiteko. Bertan, bere taldeak ostiralean (Gasca, 21etan) garaipena lortzera behartuta dago igandean jokatuko litzatekeen hirugarren partida behartzeko.

“Aurrekoan utzi genuen bezala partidan sartzea” eskatu du entrenatzaileak, eta “motibazio berezia” espero du, “horrelako partidak merezi duena, topera hasteko eta hasieratik partidan egoteko”. “Abantaila bat hartuz gero, Elche jabetza gehiago jokatzera behartuko genuke”.

Larunbateko partidan gertatu ez zena, alegia. “Minutu txar asko izan genituen, erasoan ez ginen ondo aritu, batez ere hasieran, baino galerak jaurtiketak baino gehiago izan genituen, eta planteamendua ez zen egokiena izan” eta ondoren erreakzioari meritua eman dio. Horregatik, “erasoan hobetzea eta defentsari gehiago eskatu, kontraeraso gehiago egin ahal izateko”.

Alvarezek uste du “nerbioarekin eta tentsioarekin jokatu behar dugu”. “Play-offetatik hori nahi genuen – jarraitzen du- orain zein talde garen erakutsi nahi dugu eta hirugarren partida hori behartu. Uste dut helburu polita dela eta taldea prest ikusten dut”.

Horretarako, super amara Bera Berak Gasca izango du alde. “Jendeak gozatu egin behar du gure jokuarekin eta pistan pizgarri izaten bagara zaleak animatuko gaitu hasieratik”. Amaitzeko, jokalariek “gogo handia dute arantza kentzeko, zaleen aurrean jokatzeko eta lan ona egiteko”. Eta ez du igandean pentsatu nahi. “Ostiralean bakarrik daukagu buruan”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores