Super Amara Bera Berak ostiral honetako finalerdian sartutako gol bakoitzak 1.000 euroko balioa izango du, IVF Donostia (Emankortasunaren Euskal Institutua) babesleari esker.
Super Amara Bera Bera eta IVF Donostia ugalkortasun klinikaren arteko babes akordioaren barruan, ostiral honetan, hilak 19, Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietako partidan, Atticgo Elxen aurka, etxeko taldeak sartutako gol bakoitzeko, IVF Donostiak 1.000 euro emango ditu. Zenbateko guztia klinikan guraso izateko ametsa bete nahi dutenentzat izango da.
Horrez gain, IVF Donostiak doako ugalkortasun-azterketa bat egiteko aukera eskainiko die partidu honetan ikusle izango diren guztiei.
Super Amara Bera Bera eta IVF Donostiaren arteko babesletza-akordioaren bigarren denboraldia da hau. Akordio horren bidez, bi erakundeak ugalkortasunari buruzko elkarrizketa normalizatzen laguntzen duten ekimenak garatzen ari dira, biztanleriak, oro har, eta emakumeek, bereziki, ahalik eta informazio gehien izan dezaten eta, horrela, beren ugalkortasunari eta amatasunari buruzko erabakirik onenak hartu ahal izan ditzaten.
IVF Donostiak, horrela, kirol-jarduera orokorra eta, bereziki, emakumeen kirol profesionala babesten jarraitzen du, funtsezkoa baita ugalkortasunarekin lotura handia duen bizimodu osasungarri batean. IVF klinikak Donostian, Alacanten eta Madrilen daude, eta antzutasun-kasu konplexuen tratamenduan espezializatuta daude. Hala, ugalketa-medikuntzan egindako azken aurrerapenak dituzte, bai eta arlo horretako profesional nabarmenak ere.
Ez galdu gol solidarioa! 🤾♀️