super amara Bera Berak titulua lortzeko play-offetako finalerdietako lehen partida jokatuko du maiatzaren 13an (larunbata, 18,30etan, Teledeporte), Elxeko Esperanza Lag kiroldegian, Atticgo BM Elxen aurka, finalerako lehen urratsa emate aldera. Bigarren partida Donostiako Josean Gascan jokatuko da, ostiralean, maiatzaren 19an (21etan) eta, hirugarren partida behar izanez gero, kantxa faktorea alde egonda, urtarrilaren 21ean (12,30etan) jokatuko da leku berean.
Larunbatean Gascan Motive.co Gijonen aurka galdu arren (30-31), super amara Bera Berak Gijongo La Arenan lortutako hamar goleko errenta (21-31) baliatu zuen kanporaketa gainditzeko. Bestalde, O Porriñon lau goleko aldea lortu arren (20-24), Atticgo BM Elxek Conservas Orbe Rubensa Porriño gainditu zuen Esperanza Lag taldean ere bai (25-21).
Taldea saio fisikora itzuli da gaur goizean eta eta taktikara, arratsaldean Gascan. Larunbatean gertatutakoa aztertu eta Atticgo Elxen aurkako finalerdiak hizpide gaurtik aurrera. Bihar errutina errepikatuko da Kopa Loiolako Erriberako Super Amarara eraman ostean, saioa Ammman (11etan), arratsaldean Bidebietan bideoa 15:30etan eta entrenaladia 16etan; asteazkenean, psikologoa 15etan, eta 16etan Gascan saioa, ostegunean 11etan Ammman eta 16etan Bidebietan eta ostiralean, goizean goiz Alacanterako hegazkina hartuko du super amara Bera Berak.
‘Indar urdina’ eta pintxo potea
Play-offetarako, Bera Berak ‘Indar Urdina' kanpaina abian jarri du martxan eta finalaurrekoetan kolore urdina nabarmentzen saiatuko da. Gainera, 19etatik aurrera klubeko elkartean, Gascaren ondoko frontoi estaliaren ondoan dagoena, ‘pintxo pote’ girotua antolatuko du.
Finalaurrekoei begira (eta balizko amaiera baterako), abonatuek % 50eko deskontua izango dute sarreren prezioan: finalerdietan 15 euro helduentzat eta 6 euro jubiletuentzat eta haurrentzat. Beraz, kontu korrontetik 7,5 euro eta 3 euro pasatuko dira.