Bera Bera

Select your language

Super amara Bera Bera Josean Gascara itzuliko da bihar (larunbata 18etan), non apirilaren 23an Málagan lortutako Erreginaren Kopa zaleei eskainiko die, playoffeko final-laurdenetako itzulera jokatzera. Horretarako Motive.co Gijón hartuko du 10 goleko tartea izanda, joanekoan (21-31) irabazi baitzuen.

Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur “kanporaketa bideratuta” dagoela onartu arren, “gure zaleei partida on bat eskaini nahi diegu”. Bere taldearen egoeraz galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileak adierazi du “Kopa ostean entrenatu baino atsedenerako erabili genituen egunak eta aste honetan normalitatera itzuli gara”. Plantillari errepasoa joz, Álvarezek komentatu du “June Loidi hobeto dago orkatilan duen arazoaz, Elke Karstenen behatzarekin kezkaturik gaude, ez du jokatuko eta ea zer nolako eboluzioa duen eta Polonio baja izango da muskulu bikian arazoak tarteko”. Hori dela et, Eider Tapia deialdian sartuko da.

“Taldeak lehiaktuko du, ez dut zalantzarik” ziurtatu du ermuarrak. “Joanekoan maila ona eman genuen, agian ez genuen onena eman, gainera etxerako lanak ditugu –jarraitu du-, hobetzen jarraitu, defentsan maila mantendu, baloi galerak gutxitu…” komentatu du. Eta ez du inolako erlaxaziorik nahi, “kanporaketa ziurtzat ematen badugu gaizki jokatzeko lehen urratsa litzateke”, horregatik jokuaren bolada onari jarraipena eman nahi dio, izan ere, “jokalariak pistan disfrutatzen ikusten ditut”.

Luis Colmenero (Gaztela Leoi) eta Víctor Rollán (andaluziarra) epaileek zuzenduko dute lehia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores