Bera Bera

Select your language

Bi egun igaro dira Malagako Martin Carpenan ospatu den Erreginaren Koparen XLIV edizioko garaikurra altxatu genuenetik, eta klubak eskerrak eman nahi dizkie eskubaloiko sekzioaren arrakasta berri bat posible egin duten entitate eta pertsona guztiei.

Bera Bera eskubaloiaren historiako 23. titulua bada ere, irabaztea ez da inoiz erraza izaten.  Lan handia dago entrenaldi bakoitzaren atzean, bideoa, fisioterapia, prestakuntza fisikoa eta mentala, plantillaren prestaketa, jokalariek beren lana ahalik eta hobekien egin ahal izateko baliabideak, bidaien antolaketa, komunikazioa. Horregatik, kirol arrakasta berri honekin, proiektu honen erakunde, babesle, zale eta gertukoen zorionak jasotzeak indarberritzen gaitu.

Titulu hau ez da soilik super amara Bera Berako plantillak egiten duen lanaren emaitza, gure ustez proiektuaren parte diren eragile eta pertsona asko daude. Horregatik, kirol-arrakasta honen partaide egitea gustatuko litzaiguke. Lehenik eta behin, plantilla guztiari erakutsi duelako, berriz ere, ezarritako erronkak lortzeko prest dagoela. Bigarrenik, kadete mailako taldea, Lacturale Bera Bera osatzen duten jokalariak, minikopan parte hartzeaz gain, lehen taldea kanporaketa bakoitzan babestu dutelako, eta guraso nekaezin horiek taldeak bi kiroldegietan animatzeagatik. Ez ginateke ezer izango gure zaletasun leiala gabe, berriz ere erronka garrantzitsu batera lagundu gaituena horretarako kilometro asko egin badira ere, eta era berean, etxetik jarraitu gaituzuen pertsona guztei, asko izan zaretelako.

Eskerrak eman nahi dizkiegu baita ere babesle guztiei proiektu honekin duzuen konpromisoagatik. Zuen ekarpen txiki edo handirik gabe, hau guztia ez litzateke posible izango: super amara, Gesalaga, Okelan, Primafrio, Ammma, Irizar, Lacturale, Autocares David, Asesoría Bultz, Instituto Vasco Fertilidad, Laboral Kutxa, Seguros Bilbao, El Diario Vasco, Viajes Premier, Goiko Auto, Petritegi, Lizeaga, Juper, Aguas Betelu, Herrería Bidebieta, Alfonbra Nómada. Eta instituzioei, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Eusko Jaurlaritza eta komunikabideei emandako oihartzunagatik,

Horrelako ekitaldi bat antolatzea ez da inoiz erraza izaten. Horregatik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu Costa del Sol Malaga taldeari eta Espainiako Eskubaloi Federazioari, Kopa Malagako Martin Carpena lehen mailako instalakuntza eramateko gai izan zaretelako.

Azkenik, gogoratu erronka zoragarriak ditugula aurretik, titulurako play-off berri bat hasteko zorian gaude eta datorren urtean Erreginaren Kopa berri bat antolatuko dugu Gipuzkoan.

Zuen zain gaude! Eskerrik asko, bihotzez

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores