Bera Bera

Select your language

Super amara Bera Berak bihar asteazkena (20,30etan) Bilboko Recalde- El Fango kiroldegian Euskal kopako finalaurrekoari helduko dio NAIBC San Adrián, Zilarrezko mailako taldearen aurka.

Finalaurrekoa partida bakarrera denez, irabazleak finalean (data zehazteke) Zubileta Evolution BM Zuazo irango du aurrean, urrian Aiala Zarautz gainditu zuelarik.

Super amara Bera Beran baja izango dira Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria, Paula Arcos eta Imanol Álvarez, Mundialerako sailkapena egun berean jokoan izango dutenak eta horretarako Austria gainditu beharko dute Antequeran (20,45etan). Mariane Fernandes ere baja izango da, izan ere, gaur berriro ere Frantziaren aurka jokatuko duelako, ondorioz, Alba Menéndezek jokatzeko modurik ez duenez, Álex Noguések harrobiko jokalariekin osatuko du deialdia Haizea Urretabizkaia eta Eider Tapiarekin. 

Ondorioz, lehen taldetik Alice Silva eta Maddi Aalla atezainak joango dira; Laura Hernández, Marie Louis eta Anne Erauskin hegaletan; Loidi, Cavo eta Karsten, albokoetan; Boada zentral moduan eta Gavilán eta Polonio pibotean.

NAIBC San Adrián, bestetik, Zilarrezko Mailan denboraldi bikaina betetzen ari da. Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan oraindik bigarren postua lortzeko bidean da eta Aiala Zarautz bezala igoera faseari ekin. Ohorezko Mailan esperientzia duten jokalariak ditu, besteak beste, Verónica Fernández atezain beteranoa edo Natalia Sanz kantabriarra. Horrez gain, bi atzeritar ditu Kamilla Korpaczy hungariarra, taldeko golegile nagusierana, eta Yamila Baggio argentinarra.

Partida San Adriánen youtube kanalean ikusgai izango da:

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores