Espainiako Eskubaloi selekzioak bihar larunbatean Vienan Munduko txapelketarako kanporaketako joaneko partidari ekingo dio Austriarekin super amara Bera Bera Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria eta Paula Arcos jokalari eta Imanol Álvarez, José Ignacio Prades bigarren entrenatzaile bertan direla.
Apirilaren 3tik konzentraturik dauden Guerreras selekzioak atzo egin zuen bidaia Austriara eta bihar (18etan) kanporaketako lehen partidari helduko diote erronkak zailtasunak dituela jakinda. Itzulera partida Antequeran izango da apirilaren 12an (20,45etan). Jokoan abenduan Danimarka, Novegia eta Suedian burutuko den Munduko txapelketa jokatzeko txartela.
Bestetik, atzo Argentinako selekzioak (32-27) irabazi zion Costa del Sol Málaga taldeari Rincón de la Victorian jokaturiko lagunartekoan, Cavo, Gavilán eta Karsten bertan zirela. Mariane Fernandes, berriz, gaur Brasilekin arituko da Frantziaren aurka Limogesen (20,30 etan) eta apirilaren 12an partida errepikatuko da Mouilleron le Captif hirian. Azkenik, Eider Tapiak, junior mailako selekzioarekin bi laguntarteko jokatuko du Hungariarekin gaur eta bihar Camargon (youtube Espainiako Federazioa).