Bera Bera

Select your language

Imanol Alvarezek atarikoan zioen partida ofizialak baino entrenamendu hoberik ez dagoela, eta etxeko lanak beteta izan arren, super amara Bera Berak argi eta garbi gainditu du Conservas Orbe Rubensa Porriño (31-18, 17-10 atsedenaldian), lehen zatian erabakitako neurketan.

Izan ere, hasiera ikusgarria izan da Anne Erauskinek eman duena, hiru aldiz Estela Carrera gaindituz. Baina sekretua defentsan zegoen. A Guardan bezala, Imanol Alvarezek 5-1 defentsaren aldeko apustua egiten jarraitu du oraingoan Marie Louisekin aurreratuz eta Frantziako erantzun ona eman dio erronkari. Louisen atzetik, hiruko lerro bat Loidi, Arcos eta Arrojeriarekin, Erauskin eta Fernandes kanpoaldean eta Aalla atezain. Gavilanek Loidi ordezkatu du erasoan. Menendez baja izan da Akilesen tendoian mina duelako.

Fernandesek Erauskinen lekukoa hartu du eta Ismael Martinezek 10. minutuan gelditu du partida (7-2). Valles, Bono eta Casasolarekin jokatu arren, Galiziako lehen lerroak zailtasunak zituen hutsuneak aurkitzeko, Casasola erreferentziazko jokalariak bi aldiz egin du topo Aallarekin eta penaltiz bakarrik sartu ahal izan du gola lehen zatian. Hutsarteak galizarrak aktibatu ditu, 0-3ko partzialarekin Bera Berara hurbildu da, gol bakarrera jartzeko baloia ere izan du, baina Samartinek ezin izan du asmatu. Arcosek bolada eten du, Erauskinek laugarrena sartu du, aldaketak iritsi ziren eta Etxeberriak, Arrojeriaren asistentzia bat gauzatu du Bera Beraren Ligan 22.000. gol egiteko (18': 10-6). Hernandezek kontraerasoak burutu ditu, Loidik bezala. Baina etxekoek, Karsten eta Cavorekin partida hautsi dute. Atsedenaldian, 17-10.

Bigarren zatian, Porriñok erreakzio txiki bat izan du Casasola geldiezinarekin (sei gol bigarren zatian) eta Ayelen ekarpena atepean. Álvarezek hasierako zazpikoa errepikatu du, gero piezak aldatu ditu. Partida sei-zortzi goleko alde horretan ibili da, Fernandesek Casasolarekin lehiatu duen arte. Erauskinek gol bikaina utzi du eta aldaketekin, Boadak urtea estreinatu du, Etxeberriak lapurtu eta gola sartu du eta Gavilanek min egiten zuen pibotean. Eta Silvak hiru penalti gelditu ditu.

Azken finean, garaipen bikaina lortu du super amara Bera Berak Conservas Orbe Rubensa Porriñoren aurka, gaur egun Guerreras Iberdrola Ligako laugarren sailkatua.

Fitxa: super amara Bera Bera 31, Conservas Orbe Rubensa Porriño 18

super amara Bera Bera 31 (17+14): Aalla, Erauskin (5), Arcos (4, 2p), Gavilán (3), Arrojeria, Fernandes (5) eta Louis –hasierako zazpikoa- Loidi (3), Polonio, Hernández (4), Cavo (1), Boada (2), Etxeberria (2), Karsten (2) eta Silva (o.a.)

Conservas Orbe Rubensa Porriño 18 (10+8): Carrera, Castro, Bono, Valles, Prelchi, Casasola eta Samartín –hasierako zazpikoa- Hernández, Santomé, Portillo, Campos, Pérez eta Ayelén (o.a.)

Epaileak: Florenza y Ausàs (kataluniarrak)

Kanporatuak: Gavilán, Loidi eta Louis super amaratik

Partzialak: 3-1, 7-2, 8-5, 10-6, 15-9, 17-10 –atsedenaldian- 18-12, 22-14, 23-15, 25-16, 28-17 eta 31-18

Gertaeran: Partida 30 minutuko beranduago hasi da epaileek garraio arazoak izan dituztelako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores