Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak “lasaitasunez” ekingo dio liga erregularraren azken txanpari. Hala ere, Conservas Orbe Rubensa Porriño Gascara hartuko du (larunbatean, 18etan, Florenza eta Ausàs, Kataluniarrak), Imanol Álvarezen esanetan “irabaztera, Bera Berak partida bakoitzean jokatzen duen bezala, horrek honaino eraman gaituelako, eta etikoki ere bai, beste talde batzuei eragiten dielako”.

Entrenatzailea “pozik” dago “ligako lehen helburua bete dugulako”, batez ere Europako postua lortu duelako, eta “horrek lasaitasun puntu bat gehiago ematen dizu play-offari begira”. Bere jokalariak konbentzitzen saiatzen da “Kopa eta playoffak prestatzeko ez daudelako partida ofizial hauek baino hiru entrenamendu hobeak”. Zentzu horretan, Alvarezek “hobetu edo probatu nahi ditugun gauzak ikusteko” aprobetxatu nahi du eta play-offetan Porriño eta Rocasarekin – hurrengo aurkaria- gurutzatzeko aukeraren aurrean “haien aurrean zer egin dezakegun ikusteko aukera ematen digu” gaineratu du.

Porriñori buruz, entrenatzaile bizkaitarrak uste du “aurten goian daude, ondo jokatzen ari dira, presio handirik gabe etorriko dira, baina gauzak inportantean jokoan dituzte”. Galiziarrak laugarren dira Elche asteazkenean gainditu ostean.

Bere taldea nola ikusten duen galdetuta, aitortu du Valladolideko porrotak, 33 gol jasotzean, “atentzioa deitu zuen”. Hala eta guztiz ere, Alvarezek onartzen du “guk normalean ez dugu fokua galtzen, eta arraroa da gehiago ez galtzea, Ligako berdintasuna dela eta”.

Azkenik, formatu berriaz galdetuta, Alvarezek uste du “urratsa” eman behar zela, “baina oraindik goiz dela balorazioak ateratzeko”.

Garraio publikoa

Anoetan errugby partida dela eta, eremura sarbidea mugatua da, ondorioz, Gascara garraio publikoan etorzea da gomendioa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores