Garaiari dagokion eguraldia egiten ez duenean erabiltzen da esaera hau. Edo espero ez denean hotza egiten denean. Eskubaloiari lotuta, hiru hilabete falta dira lehiaketak amaitzeko edo beste modu batera esanda, denboraldiko mamitsuena dator segituan martxoan sartu bezain pronto eta esamoldeari erreperatuz, super amara Bera Berak ez du oraindik maiatzean kokatu nahi du bere burua, garaiko partidei helduz baizik, izan ere, martxoan lidergoa berresteko aukera izango luke eta Europa ziurtatuz.
Ligako lau norgehiagoka jokatuko ditu 15 egunetan. Otsailaren 22tik partidarik gabe, ia lau jardunaldi jarraian biziko ditu Guerreras Iberdrola Ligak. Larunbatean Gascan, 18etan, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión hartuko du, denboraldi ona burutzen ari bada ere, play down postuetan da Atarrabiako taldea. Ligako egutegian martxoaren 15ean, asteazkenean, finkatu zen 18. jardunaldia, ondorioz, Valladoliden arituko dira gipuzkoarrak eta A Guardarekin lotura egin beharrean, Mecalia Atlético Guardések EHFko finalaurreko joanekoa duenez, martxoaren 22an ospatuko da A Sangriñan ligako partida hori. Martxoarekin amaitzeko, 25ean agertuko da Gascan Conservas Orbe Rubensa Porriño
Hilabete honetan, ondorioz, super amara Bera Berak ligako lidergoa eta Europako sailkapena berrestsi nahi ditu, izan ere, lehenengoak European Leaguerako txartela lortuko luke eta bigarrenak, EHF Cupean. European Leagueko beste txartela Play-offak emango luke eta Kopak, EHF Cupeko bigarrena. Hortaz, Costa del Sol Malaga bigarrenarekiko zazpi puntuko aldea izanda, bost puntu lortzearekin helburuak beteko lituzkete donostiarrek.
Apirilean, Kopa aurretik, amaiera emango zaio liga erregularrari. Apirilaren 1ean, larunbatean, super amara Bera Berak Rocasari egingo dio bisita. Eta denboraldiko azken etenaldia etorriko da ondoren, garrantzi handikoa gainera, Espainiak Munduko txapelketarako sailkapena Austriarekin jokatu baitu apirilaren 8an eta 12an (itzulera, Antequeran). Liga erregularra derbiarekin amaituko da, apirilaren 15ean, Gascan Zubileta Evolution BM Zuazorekin, alegia.