Bera Bera

Select your language

Grafometal La Riojaren aurkako partida ostea, Imanol Alvarez pozik agertu zen bere taldeak  defentsan egin zuen lanarekin eta jaurtiketen lortutako portzentaiekin ere bai. super amara Bera Berako entrenatzailea pozik dago, bere taldeak “defentsan indartsu hasteko ohitura hartu dugulako”, izan ere, bihar, otsailak 22, aurreratutako partidari begira (20etan La Arenan) da Motive.co Gijón-i aurre egiteko planteatzen duena.

super amara Bera Bera asteazkenetan bidaiatzen ohitzen ari da. Elxen aurka jokatu zuen, asteazken honetan, Xixonen – Cristina Cabeza entrenatzaileak (klubak gaur jakinarazi du entrenatzaileak ez duela datorren denboraldian jarraituko) kontzentrazioa du jubenil selekzioarekin –, martxoaren 15ean ere egin beharko du, Valladoliden – Ligako jardunaldia ezarri zen– eta martxoaren 22an, Mecalia Atletico Guardesekin jokatu beharko du EHF Cupeko finalerdietako joaneko partida dutelako galizarrek, Atticgo Elxen aurka. “Egutegiaren eta Europako lehiaketaren arabera egokitu behar da, ahalik eta ondoen egon behar dugu, baina konfiantza daukat taldean” adierazi du.

Alvarezek aitortu du “ez dut ondo ikusi Gijon Espainiako Ligan”. Hala ere, Europako kanporaketaren ondoren, bere ustez, “helburuak berrezarriko ditu. Puntuak behar ditu goian finkatzeko eta beheko postuetatik ihes egiteko, baina uste dut lortuko duela”. 16 puntuekin, Motive.co Gijónek aurren du Elche puntu baka batean eta atzean, Caja Rural Aula Valladolid (15 punturekin), Mecalia Atlético Guardesen eta Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 11 puntu banarekin (nafarrak daude play down delakoan). “Orain, ligan bakarrik jarrita, arnasa hartuko du – jarraitzen du Alvarezek-. Bihar galtzeko gutxi eta irabazteko asko dute, eta euren pistan jokatzen dute. Beti zailtzen zaigu, bere baliabideak izango dituelako baina 60 minutu gogorretarako prest gaude”.

Teknikariak pozik hitz egiten du bere taldeari buruz. “Larunbatean, hasieran, bere atezaina bikain aritu zen, baina jaurtiketa-ehuneko egokiarekin amaitu genuen. Gainera, badakigu defentsa dela gure baliabiderik onena”.

Tolosan jokatu zuen taldeari dagokionez, Alba Menendezek bidaiatuko du, baina Alvarezen iritziz, “behar-beharrezkoa ez bada, agian goizegi izango da jokatzeko”. Kantabriako epaile Jesús Escuderok eta Jorge Escuderok zuzenduko dute norgehiagoka, streaming bidez ikusgai izango dena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores