Bera Bera

Select your language

Malagako Udalaren Ispiluen Aretoak Erreginaren Koparen XLIV edizioaren zozketa hartuko du ostegunean, otsailak 23, 13etatik aurrera. Fase finala apirilaren 21etik 23ra burutuko da Malagako José María Martín Carpena pabiloian.

Zortzi talde hauek izango dira bertan: Costa del Sol Málaga, super amara Bera Bera, Rocasa Gran Canaria, Atticgo Elche, Mecalia Atlético Guardés, Motive.co Gijón, KH-7 Granollers eta Grafometal Sporting La Rioja.

Iaz bezala, Costa del Sol Malagak, anfitrioi gisa, koadroaren zein zatitan dagoen aukeratuko du, eta super amara Bera Bera – Ligako egungo txapelduna –, berriz, kontrako aldean kokatuko da. Horrek esan nahi du bi taldeek balizko final batean bakarrik egingo dutela bat. Zozketan, taldeek 2., 3., 4., 5., 6. eta 8. hutsuneak beteko dituzte, eta bi final-laurden ezarriko dituzte, hau da, bigarren eta hirugarren postuetan atera diren taldeek osatuko dute bat, eta koadroaren beste aldean, laugarren eta bosgarren postuetan aterako diren taldeak. Costa del Sol Malagak koadroaren zein aldetan dagoen aukeratu beharko du, hau da, bi arerio artean aukeratuko du: lehenengoa (koadroko 2. zenbakia) edo azkena (koadroan, 8 zenbakia).

Era berean, ostegunean zozkatuko dira Emakumezkoen Espainiako V. Minikopako multzoak non Lacturale Bera Berako kadete mailako taldeak parte hartuko duen. Lehiaketa formatua lau taldeko bi multzok osatzen dute, ligaxka formatuan, eta lehen bi taldeak sailkatzen dira finalerako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores