Tolosa Eskubaloiaren 50. Urteurrena dela eta, klubaren eskaera onartuz, super amara Bera Berak Usabal kiroldegian hartuko du Grafometal La Rioja, Guerreras Iberdrola ligaren 15. Jardunadiari dagokion partida.
super amara Bera Berako abonatuek partida ikusteko aukera izango dute ohi bezala, Tolosa Eskubaloiko abonatuek, berriz, sarreraren %50ko deskontua izango dute, Gascan ohiko prezioetan jarriko direlarik, helduentzat 10 eurotan eta gazteentzat, bost, alegia.
Ez de lehen aldia super amara Bera Bera Donostiatik kanpo partida ofiziala jokatuko duenik, batez ere Europako norgehiagokak Gipuzkoan zehar eraman ditu, emakumezkoen eskubaloia lurraldean sustatuz. Gainera, badaki Tolosan zen den jokatzea, izan ere, EHFko itzulera partida bertan jokatu zuen 2019ko irailaren 25ean, hain zuen. Eta ligakoak ere bai. 2015ean Zarautzen jokatu zuen ligako partida bat hemen ere 50 urteurrena aitzaiki eta iazko denboraldian Handbol Sant Quirze hartu zuen Zumaian.
Grafometal La Rioja neguan bi brasildar -Kelly de Abreu Rosa albokoa eta Geandra Leancio Rodrigues, atezaian eta Bera Berako jokalari ohi Silvia Ederra fitxatu ditu. Egun Guerreras Iberdrola ligako azkena da hiru puntu dituela baina Malagan apirilaren 21etatik 23 bitartean ospatuko den Kopako fase finalera sailkatu da Caja Rural Aula Valladolid penaltietan kanporatuz.