super amara Bera Bera lehiaketara itzuliko da larunbatean (19,30ean) Lasesarren, 11. jardunaldian, Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzuliaren amaiera delarik, Zubileta Evolution BM Zuazo (Miquel Florenza eta Jordi Ausàs, Kataluniarrak) izango du aurkari. Imanol Álvarezek ohartarazi duenez, “partida polita izan arren, arriskutsua da guretzat, azken boladan ez ditugulako sentsazio onekin amaitu”.
Gai horri buruz galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileak adierazi du “asko ezagutzen dugu elkar, denboraldiaurrean beti koinziditzen dugu, eta hainbeste jokatzeak asko berdintzen due, partidak hausten ez baditugu, galtzeko ako dugu”. Hori dela eta, Alvarezek eskatu du familiartasuna alde batera utzi eta “partidari Europako kanporaketa balitz bezala ekitea, pentsamolde horrekin”. Gainera, “duela egun batzuetatik ez lehiatzeko sentsazioak falta zaizkigu, eta oso ondo amaitu genuen” aipatu du.
Zentzu honetan, Zubileta Evolution BM Zuazok ere Mecalia Atletico Guardes (33-30) aise gainditu zuen urteko azken partidan, -atzo Malagan irabazi zuten galizarrek (20-26)-. Alvarezen ustez, Zuazok “denbora asko darama elkarrekin jokatzen, entrenatzaile berarekin, uste dut Ane Encina – Frantzian – eta Alba Sanchezen –lesionatuta- bajak nabaritzen ari dela, baina Maddi Bengoetxea asko ari da hazten eta erantzukizuna hartzen”. “Gauzak ondo egiten dituzte, -jarraitzen du-, baina behin hor behean sartuta badakizu egunero borrokatu behar duzula, eta horretarako entrenatzaile ona dauka, badakite zer egiten duten, eta aurkari arriskutsua da guztiontzat, ez bakarrik guretzat”.
super amara Bera Berak Elke Karstenen alta izango du, baina oraindik ez du Marie Louisen transferrik. Bien inguruan, Alvarezek adierazi du “oso ondo moldatzen ari dira, taldea oso giza talde ona dela, ia perfektua, eta errazagoa dela giro horretan sartzea”. Aitzitik, Emma Boadaren bajaren inguruan hasperen egin du, “sasoi onean zegoelako, gozatzen eta pena bat da”.
Maitane Etxeberria, ligako 200 partida eta June Loidi, 100 partida
Larunbat honetan, Maitane Etxeberria ohorezko mailan 2013ko irailaren 28an debuta egin zuen lekura itzuliko da. Ordutik, Lezoko hegalekoak 199 partida jokatu ditu ligan, eta, beraz, 200 norgehiagola izango da Lasesarrekoa, 2018ko Liga eta 19ko Kopa irabazi zituen lekua. June Loidi, berriz, bi urtez bere etxea izandakora itzuliko da, non ligako 63 partida jokatu zituen. Bera Beran daramatzan 36ekin, larunbatean ehunera iritsiko da ligan.