super amara Bera Berako Maitane Etxeberria 10. Jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ izendatu dute Espainiako Eskubaloi Federazioko web orrialdean botu gehien jaso duelako.
Pasa den asteazkenean Gascan Rocasaren aurka lortutako garaipenean (30-22) Etxeberria jokalaririk erabakiorrena izan zen jokaturiko 37 minutuetan, bigarren zatian partida apurtzea lortu zuelako kontraerasoan eta hegaletik eraginkor eta defentsako lan oparoa eskainiz.
Etxeberria da super amara Bera Berako lehen jokalaria sari hau lortzen 22-23 denboraldian.