Arratsaldean egin dioten miaketaren arabera, Emma Boadak haustura du ezker eskuko laugarren metakarpianoan.
Atzoko partidan gertatu zen, lehen zatian. Defentsako lanean, Boada baloia lapurtzen saiatu zen, baina aurkaria aurreratu egin zen eta zentral katalanak baloiarekin talka egin zuen lesioa eraginez.
Datozen egunetan zerbitzu medikoek aztertuko dute Boadari ebakuntza egin behar zaion ala ez, eta egoera horren arabera ezarriko da errekuperazio epea.