super amara Bera Berak jasoko du (21 h. TDP) Rocasa, Guerreras Iberdrola Ligako 10. jardunaldiko partidan, 2022 urte arrakastatxoari amaiera emateko. Egungo klasikoa da, ligako taldeen artean gehien errepikatu den lehia, eta Gascak, sarrera bikaina espero duenak, Donostian bi talde hauen 31. partida hartuko du gaur.
16 punturekin berdinduta, lehen bi sailkatuak dira, eta urtea líder noiz amaituko den erabakiko da. Rául Escoda eta Oriol Álvarez Kataluniako bikoteak zuzenduko du partida. Hedabideen aurrean, Imanol Alvarezek onartu zuen “partida garrantzitsua dela, interesgarria, data arraro batean, baina egun hauek onak dira jendeak seme-alabak ekartzeko – nahiz eta ordua berandu izan – eta jokalariengana hurbildu ahal izateko. Boxing day bat bezala da guretzat”.
Era berean bere taldea “une onean” iritsi dela aitortu du. “Besançonen aurkako partiden ondoren badakigu nondik jo behar dugun, Superkopa errefortzua izan da eta Porriñon sekulako partida egin genuen”. Gakoez galdetuta, “garaipena gure defentsatik etorriko da, azken partidek erakutsi dute eta defendatzen badugu azkar joka dezakegu, horrela hobeto sentitzen gara nahiz eta arrisku gehiegi hartu ere bai”.
Lidergoa jokoan egonda, “ez dut presiorik antzematen”. Hala ere, “partida garrantzitsua” dela onartu du, “Liga bukatzerako kantxa faktorea erabaki baitezake”.
Rocasaren inguruan ohartara du, “agian ez da jendeak izan dezakeen jokoa erakusten ari, talde izugarri ona duelako baina bera gainditzea zaia da, Valladoliden bakarrik galdu zuelako, Malagan irabazi zuen eta egunak pasa ahala hobera egingo du”. “Plantilla orekatua da, eskarmetu handikoa, eta horrelako partidak ondo jokatuko ditu”, Alvarezen esanetan.