Alba Menénez eta Jokin Altuna pilotaria 2022ko Gipuzkoako kirolaririk onenak izendatu zituen bart Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteak. Gainera, Liga eta Superkopa irabazita, super amara Bera Bera talde bezala ere aitortu zuten.
Bera Bera super amarako kapitaina eta Aspeko pilotaria izan ziren kirolari bozkatuenak kazetari gipuzkoarren artean, eta Alba Menendezen kasuan bere ibilbidea nabarmendu zuten: 19 titulu lortu dituelarik orain arte: zortzi Liga, lau Kopa eta zazpi Superkopa.