Nerea Pena Abaurrea jokalari nafarrak emango dio hasiera +Kirola ekimenari, Bera Bera Eskubaloiak martxan jarri duena, emakumezkoen kirolari buruz hausnartzea, indarguneak eta ahulguneak ikusaraztea helburuen artean dituena. Hitzaldia Kirol Etxeko Atano III Aretoan izango da abenduaren 27an, asteartea, arratsaldeko 18etan.
Norvegiako Vipers Kristiansand egungo Europako txapeldunaren jokalariak, 33 urte bete berri dituena, ibilbide luzea du Europako eskubaloiaren elitean. Nerea Pena bere jaioterriko Loyola klubean hasi zen eskubaloian eta 16 urterekin Lizarrara joan zen Itxako S.D.an jokatzera. Bertan lortu zituen bere lehen arrakastak: Kopa, Liga, EHF eta Txapeldunen Ligako txapeldunordea. 2012an, Hungariako eskaintza bat onartu zuen, eta bederatzi urte eman zituen bertan, horietatik zortzi Ferencvárosi Torna Club-ean (FTC). Urtebete eman zuen Danimarkako Esberjg taldean eta bigarren denboraldia du Norvegiako Vipers Kristiansand taldean.
Nerea Penak 14 denboraldi daramatza Champions Leaguen, Guerrerasekin 176 partida jokatu ditu, bi Joko Olinpiko jokatzeaz gain, Brasileko Munduko Txapelketan Brontzea lortu zuen 2011n, Zilarra 2019ko Tokioan, 2014ko Hungariako eta Kroaziako Europako Txapelketan bezala.
Kirolaren alde iluna ere gertutik ikusi du nafarrak, batez ere lesioei dagokienez. Beraz, Rocasako partida berotze aldeara, Nerea Penarekin egingo duguen solasaldia oso interesgarria izango da, gaurkotasuneko gai askotan sakondu baitezake emakumezkoen kirolean.
Formularioan izena eman.