Ezin izan da. Super Amara Bera Berak aurpegia eman eta larrua utzi ditu ESBF Besançonen aurkako kanporaketa irauli ahal izateko baina talde frantziarrak ez du aukerarik eman, sendo agertu da, une askotan bortiz (zortzi kanporatze eta gorri bat) eta gainera Hauge atezain norvegiarrak (% 52ko porzentaiarakin) gipuzkoarren saiakerak bertan behera utzi ditu.
Galdu arren, super amara Bera Berako proiektua indartuta atera da. Josean Gasca lepo beteta, jatorri ezberdineko oinarriko taldeekin (Donostia, Orio, Bergara, Urretxu-Zumarraga, Tolosa, Urdaibai, Gasteiz, Sestao, Nafarroako Egues Harana) ziurrenik super amara Bera Berako partida izan da Gascan jende gehien bildu duena. Eta hori garrantzitsua da, izan ere, talde honek berretsi egiten du produktua interesgarria eta erakargarria denean, publikoak erantzun egiten duela, emakumeen nahiz gizonezkoen kirola izanik.
Partida borroka sutsua izan da. Joaneko partidaren irakaspen gisa, Super Amara Bera Berak bazekien defentsako intentsitatea areagotu behar zuela eta asmo horrekin atera da. Hernandezek eta Arcosek 2-0ekoa jarri dute hasieratik eta Besançon Zazairekin berdintzeko aukera izan dute Arcosen kanporaketa baliatuz. Frantziarrak oso gogor aritu dira defentsan, Luxenburgoko epaileek zortzi kanporaketak eta gorri bat adierazi dizkiete, halere, epaileen lana protesta handiak jaso ditu. Bi taldeetako jokalari asko artatu behar izan dituzte jasotako kolpeen ondorioz.
Arrojeriak minutu pletorikoak izan ditu baina super amara Bera Berak ez du Besançonen kontra-gola geldiarazten jakin, horregatik etxekoek ezin izan dute tarterik ireki lehen zatian. Defentsa aurreratu denean, frantziarrek hainbat flyrekin aurre egin dute eta gainera gipuzkoarrek bi penalti huts egin dituzte baina Silvak taldea mantentzen zuen.
Boada eta Mairot goletan lehiatzen dira, Zazaik golarekin tartea ireki dute (25 ': 11-13), baina Arcosek eta Boadak berdinketa lortu dute atsedenaldian (15-15).
Bigarren zatian, Bera Bera aurretik jarri da Gavilan eta Cavorekin, baina Tshimangak berdinketa lortu du. Arcosek jarri zuen gola (36 ': 19-18), baina Haugek Cavoren jaurtiketa gelditu zuen, Etxeberria kanporatua izan zen eta Besançonek bat gehiago zuela aprobetxatu zuen 0-3ko partzialarekin. Mairot eta Zazai izan dira protagonistak. Robert kanporatua izan da eta Boadak asmatu du (43 ': 20-21). Gorria ikusi aurretik, Dembelek gola sartu du (48 ': 21-23). Hauge, atezain norvegiar beteranoak inspiratuta jarraitzen zuen, Hernández, Arcos, Arrojeria edo Etxeberria saiatu arren. Alvarezek 7x6 probatu zuen, Gavilanek berdinketa lortu du (24-24) baina donostiarren presioak ez du funtzionatu eta Besançonek partida ere irabazi du (24-27).
Fitxa teknikoa: Super Amara Bera Bera 24, ESBF Besançon 27,
Super Amara Bera Bera 24 (15+9): Silva, Erauskin, Arcos (7), Arrojeria (6), Gavilán (2) eta Fernandes eta Hernández (2, 1p) – hasierako zazpikoak – Loidi (1), Boada (5), Polonio, Menéndez, Etxeberria, Cavo (1), Urretabizkaia eta Aalla (o.a.)
ESBF Besançon 27 (15+12): Haug Lerstad, Tshimanga (2), Mairot (7), Frecon (2), Nosek (4), Robert (1) eta Zazai (5) – hasierako zazpikoa- Cusset (1), Aoustin, Cuenot (1), Faure, Granier, Corovic (2), Dembele (1), Bonnet (1) eta Hauge (o.a.)
Epaileak: Alain Rauchs eta Philippe Linster (Luxenburgo)
EHF delegatua: Manuel Conceiçao (Portugal)
Kanporatuak: Arcos, Loidi eta Etxeberria (super amara Bera Bera9 eta Mairot (2), Cusset, Robert (2), Tshimanga eta Corovic (Besançon). Gorria Dembeleri (48. min)
Partzialak: 2-2, 5-5, 7-7, 10-10, 11-13, 15-15 – atsedenaldia- 18-17, 19-20, 20-22, 23-24, 24-25 eta 24-27