super amara Bera Bera jokalariek Donostia 2022ko Europako Gabonetako Hiriburuko enbaxadore bihurtu dira gaur goizean norian egindako bisitaldian. Alba Menéndezek jaso du garaikurra “etorkizuneko belaunaldientzat eredugarriak diren emakumeei ikusgarritasuna sustatzeko ahalegin eta konpromisoagatik”.
super amara Bera Berak Europa du hizpide egun hauetan. European Leaguen jarraitzeko hiru goleko desabantaila irauli egin behar du igandean Gascan (12,10etan). Giro aparta espero da kiroldegian eta jokalariek, urtarrilean eta otsailean, ligaxka jokatzen den hilabeetara luzatu egin nahi dute Donostiako Hiriburutza. Horretarako lau goleko aldearekin Frantziako ESBF Besançon gainditu behar dute.