Igandean Gascan (12,10etan) ESBF Besançon gainditzeko argudioak egon badaude multzoen fasera sailkatze aldera baina, era berean, barneratuta dago super amara Bera Berak aurpegirik onena eman beharko duela, batez ere, Frantziarren defentsa gogorrean hutsuneak aurkitzea.
Hiru golekoa aldea lortuta penaltietan erabakiko litzateke kanporaketa eta lau izanez gero, ligaxkarako txartela eskuratuko lukete gipuzkoarrek. Partidan bolada txarrak eta onak egon ziren eta azken hamar minutuei erreparatuta super amara Bera Bera 3-9 partzziala lortu zuen, kanporaketa bizirik mantenduz. Horrez gain, partida aztertzeko denbora dago, defentsan eta erasoan moldaketak egiteko eta Gascaren giroa sortu non erronka zailagoak gainditu diren.
Super amara Bera Berak lau gol jaso zituen atea hutsik zuela eta Besançonek korrika egiten badakiela erakutsi zuen, kontraerasoan eta gol jaso bezain pronto. Maddi Aallak taldea eutsi zuen partidan oso lehen zati ona eginez eta Imanol Álvarezek aukera ezberdinak frogatu zituen, Polonio Frecon zentralari banakakoa, pibote bikoitza bigarrenean eta azkenik 7x6 barneraketa egiteko hutsuneak aurkitu zuelarik.
super amara Bera Berak astea erabat planifikatuta dauka. Gaur atseden egun bakarra dute jokalariek eta ez da jai gehiagorik. Bihar eta ostegun goizean Bidebietan egingo dituzte saioak, asteazkenean Gascan ohiko entrenaldia, goizean Ammma fisikoa; ostiralean Gascan eguardian eta larunbat goizean Bidebietan.