Bera Bera

Select your language

Malagako Ciudad Jardín kiroldegiak abenduaren 18an Superkopako XXIII edizioa hartuko du egungo ligako txapeldun Super Amara Bera Bera eta Costa del Sol Málaga Kopako txapeldun gisa. Partida honek asteburua itxiko du, izan ere, Espainiako eta Portugaleko gizonezkoen lau taldek I Superkopa Iberikoa jokatuko dutelako.

Denboraldi hasieran emakumeen eta gizonezkoen Superkopa Iberikoa jokatzeko aukera aztertu zen baina azken hau baino ez da gauzatzerik izan. Ondorioz, euskaldunak eta andaluziarrak leku berean 2020an jokaturiko finala gogora ekarriko dute, ezohizko data batean, gainera, urriaren 31n. Costa del Sol Malagak irabazi zuen finala: 27-28.

Donostiarrentzat aurten Superkopako 13. finala izango da, horietatik zazpi irabazi dituelarik.

Bestetik, FC Barcelona, Granollers, FC Porto eta Sporting CP I. Superkopa Iberikoa jokatuko dute. Larunbatean finalaurrekoak eta igandean, hirugarren izateko lehia eta finala  emakumeen Superkopa baino lehen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores