Donostiako Alde Zaharraren bihotzean dago, Abuztuaren 31 kalean, ehun urteko gaztainondo-habe itzel eta Erdi Aroko harrizko horma lodien artean, Nomadak alfonbrak, kilimak, alforjak, zakuak, burkoak, bitxi tribalak eta beste hainbat produktu eskaintzen ditu, online ere eros daitezkeenak.
Nerea Aguirrek eta Alistair Bairdek berrikuntzari heldu nahi diote, urrats bat aurrera egin eta joerei aurrea hartu. Horretarako, sarri bidaiatzen dute Turkia, Niger, Nepal eta Iran bezalako herrialdeetatik zuzenean inportatzeko eta Bidezko Merkataritzako produktuekin lan egiteko.
Nomada Bera Bera eskubaloi familiako kide bihurtu da, Euskal Ligako emakumezkoen kadete mailako taldea babestuz hurrengo bi denboraldietan.
Argazkian: Tati Garmendia, Nerea Aguirre eta Alistair Baird