Super Amara Bera Berak eta Zubileta Evolution BM Zuazok berdindu dute gaur arratsaldean Zallan Kadaguako Lagunen Oroimena izeneko lagunarteko entretenigarrian (25-25, 14-12 atsedenaldian).
Lehen zatian talde bizkaitarra izan da nagusi une oro eta bigarrenean donostiarrek amaierara arte mantendu ezin izan duten errenta hartu dute. Hala ere, merituzko berdinketa da, taldeak bederatzi baja izan baititu: sei internazionalak eta lesionatuta dauden Sara Gil, Alba Menéndez eta Laura Hernández. Bizkarreko eta izterreko mina direla eta ez dute arriskatu nahi izan azken biek.
Albiste onak ere egon dira: Malena Cavok minutuak izan ditu menisko ebakuntzza atzean utzita, Irati Azkuek lehen taldearekin egindako debuta (bi gol), Maciciorren beste bi gol egin ditu eta Zolezzik hiru.
Zubileta Evolution BM Zuazo 25, Super Amara Bera Bera 25
Zubileta Evolution BM Zuazo 25: Ezbida, Velasco (2), Zaldua (3), Berasategi (1), Sarrionandia, Gil (3), Valero, Bengoetxea (4), Permach (7), Rodríguez eta Fernández-Agustí (5)
Super Amara Bera Bera 25: Silva, Boada (5), Azkue (1), Cavo (1), Macicior (2), Loidi (6), Polonio (3), Urretabizkaia (2), Zolezzi (3), Erauskin (2) eta Bautista (o.a.)
Partzialak: 4-2, 6-4, 9-7, 10-7, 12-9, 14-12 –atsedenaldia- 17-15, 17-18, 18-21, 20-23, 22-23 eta 25-25