Argentina eta Brasileko selekzioek, Super Amara Bera Berako Shula Gavilán eta Mariane Fernandes jokalariak bertan direla, Buenos Airesen ospatuko Amerikako Erdi-Hegoaldea txapelketa jokoan izango dute gaurtik azaroaren 19ra arte Norvegia, Danimarka eta Suedian ospatuko den Mundialerako bi txartel banatuko duelarik.
Paraguayk eta Txilek txapelketa inauguratuko dute 21,30etan (Donostiako ordutegian) eta ondoren Brasilek egingo du debuta Uruguayrekin (00.00 etan). Asteazkenean, Txile izango da Brasileko aurkaria (21,30etan) eta Uruguay Argentinarena (00.00etan). Ostegunean, azaroak 17, Argentinak Paraguay izango du aurrean (00.00etan) eta Brasilek atsedena hartuko du. Ostiralean brasildarrek Paraguay (21,30etan) izango dute aurkari eta argentinarrek Txile (00.00etan) eta, azken egunerako, partidarik erakargarriena, larunbatean 00.00etan Brasil eta Argentina, aurrez aurre.
Antza, partidak Argentinako Federazioko Youtuben ikusterik izango dugu.