Gurpea Beti Onak Azparren Gestión Super Amara Bera Bera gainditu du Lekunberrin jokaturiko lagunartekoan (30-22) gipuzkoarren sei baja nabarmenduz.
Super Amara Bera Bera lehen taldeko zazpi jokalariekin abiatu zen baina asko kostatu zitzaion partidan sartzea defentsan estutzen zuen Beti Onak taldearen aurrean. Gipuzkoarrek baloia erraz galtzen zuten edo Luzuriagarekin topo egiten zuten eeta nafarrek Silvarekin.
Halere, Kassia César aterata, tartea ireki du (10’: 5-1). Laura Hernándezek hegaletik eta kanpoko jaurtiketatik abantaiala muriztu du Menéndezen laguntzarekin (19’: 9-7). Aurretik aldaketak irisi ziren Urretabizkaiak atsedena eman zion Loidiri erasoan, Brionesek Poloniori eta Zabala –debutaria- Silvari atepean.
Menéndezek lapurtu zuen eta gol egin ere bai baina Ainhoa Garcíak eta Paula Garcíak abantaila handitu zuten eta ondoren Mallo y Fonkeng (23’: 13-8). Kontraeraso batean Maren del Campo jubenila, lehen taldearekin debutari, kontraerasoan egin zuen gola. Macicior –debutaria- ere atera zen baina Beti Onak tartea mantendu du Zamorak hegaletik asmatuta. Atsedenaldian, 16-11.
Bigarren zati hasieran, Silvak Hernández eta Paula García gelditu zituen, Boada, Loidi eta Erauskinek asmatu zuten baina baita ere Lasheras eta Paula Garcíak (37’: 21-14). Menéndezek eta Loidi tartea murriztu zuten, Silvak oso geldiketa onak egin zituen baina Poloniok posteari jo zion.
Aldaketak iritsi ziren, Maren del Campo ezker albokora, Menéndez eskuinera eta Erauskin hegalera itzuli zen. Del Campok oso pase ona eman zion Hernándezi baina honek ez zuen gauzatu. Loverak Silva gainditu zuen, Poloniok Encinas eta partidaren erritmoa jaitsi zen, ez ordea golen aldea (50’: 28-18). Maren de Campok penaltia probokatu zuen, Erauskini asistentzia eman zion eta gola egin zuen aldaraketa bat hartuz. Silvak ere geldiketa ikusgarriak egin zituen eta partida 30-23 amaitu zen.
Fitxa: Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 30, Super Amara Bera Bera 23
Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 30 (16+14): Luzuriaga, Montilla (2), P. García (3), Hernández (4), Retegi (1) eta Zamora (3) – hasierako zazpikoa- Lovera (3), Mallo (3), A. García (1), De Uriarte, Legorburu, Lasheras (3), Funkeng (2), César (5) eta Encinas (o.a.)
Super Amara Bera Bera 23 (11+12): Silva, Hernández (2), Loidi (5), Boada (1), Polonio (4), Menéndez (6, 2p) y Erauskin (3) –siete inicial- Urretabizkaia, Macicior, Maren del Campo (2), Briones, June del Campo eta Zabala (o.a.).
Epaileak: Aritz Zaragueta eta Iñigo Lakunza (nafarrak)
Kanporaketak: bat ere ez
Partzialak: 1-1, 5-1, 7-4, 9-7, 13-9, 16-11 – atsedenaldian- 18-13, 22-16, 24-17, 28-18, 29-22 eta 30-23