Espainiako Selekzioak Europako txapelketako Main Round delakoa jokatuko du Alemania (21-23) gaindituta. Gainera, bi puntu horiek eraman ditu bere baitan finalaurrekoetan aritzeko lehiarako ezinbestekoak.
Atzo Prades eta Álvarezen selekzioak Skopje edo Madril zuten bidegurutzea. Aurreneko bi partidak galdu ostean Montenegro eta Poloniarekin, Silvia Navarro eta Merche Castellanos lesionaturik, Guerreras selekzioak Alemaniaren aurka onena eman zuen eta hurrengo faserako txartela atera zuten, Mazedoniako Skopje hirian jokatuko dena. Ostiraletik aurrera finalaurrekoak hizpide izango dute, nahiz eta lantegia zaila izan, Frantziak eta Montenegrok Espainiak baino bi puntu gehiago dituztelako eta Herbereak adina puntu.
Guerreras selekioak bihar ostirala (20,30etan) Errumania izango dute aurkari –Frantzia eta Herberekin galdu zuten -, igandean (18etan) Herbereak eta asteazkenean, hilak 16, (20,30etan) Frantzia.
Etxeberria, orduko 29,02 kilometro
Paula Arcos da, orain arte, Pradesek gehien erabili duen jokalaria: (2 ordu 10’ 30”), Gassama atzetik (2 ordu 8”); Barbosa, hirugarren (1 ordu 55’) eta Maitane Etxeberria, laugarren (1 ordu 43’). Bestetik, Maddi Aallak darama pistan ordubete eta 16 minutu eta Esther Arrojeriak, 50 minutu baino gehiago, talde honetan Super Amara Bera Berako jokalarien garrantziaz nabarmenduz.
EHFk zabaldu dituen datuen artean azpimarratzekoa da Maitane Etxeberria abiadura gehien eman duen jokalaria dela hiru partidetan. Atzo, orduko 28,37 kilometro, Jennifer Gutiérrezen aurretik (orduko 27,58 km), Montenegroren aurka gauza bera (orduko 27,11 km.), Arcos gertu (orduko 26,68 km) eta markarik onena Poloniarekin eman du (orduko 29,02 km).
Bestetik, Paula Arcos da atzo abiadura gehien eman zion baloiari: orduko 93 km. (Campos bezala). Azkenik, Gutiérrezek 4,45 kilometro egin zituen 56 minutuetan, Etxeberriak 3,7 kilómetro 43 minutuetan –ez zen gelditu Grijssels estu lotuz- eta Arcosek, 3,6 km 54 minutuetan.