Bera Bera

Select your language

Lehen taldeko zazpi jokalariekin eta bigarren eta jubenil taldeetako jokalariak lagunduta, Super Amara Bera Berak Gurpea Beti Onak Azparren Gestión taldeari egingo dio bisita ostegunean Lekunberrin (19,30etan). Helburua da lehiatzeko erritmoari eustea azaroaren 26an Ligara bueltako ahalik eta ondoen ekitea, Gascan Caja Rural Aula Valladolid hartuz.  

Bigarren entrenatzaile Álex Noguések zuzenduko du Super Amara Bera Bera, lehen taldeko Alice Silva, Laura Hernández, June Loidi, Cristina Polonio, Emma Boada, Alba Menéndez eta Anne Erauskin duelarik. Era berean, Ligan bezala, Haizea Urretabizkaia egongo da eta Euskal Ligako Bera Berako Evelyn Briones eta June del Campo, lehen taldearekin jokatzea zer den dakirenak, Aiora Macicior eta Naroa Zabalak Silva ordezkatuko du atepean. Euskal ligako Lacturale Bera Bera jubenil taldeko Maren del Campo ere bai. Bestetik, Malena Cavok beroketa ariketak egingo ditu taldekideekin.

Gurpea Beti Onak Azparren Gestión taldeak selezkioekin ere hiru jokalari ditu: Txilerekin, Lovera eta Argentinarekin (Sans eta Ayelén García). Nafarrek ligari orain arte egindakoari jarraipena eman nahi diote nahiz eta azaroaren 26an lantegi zaila izango dute Telden.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores