Europako Txapelketa dela eta Guerreras Iberdrola Ligak hilabeteko etenaldia du baina Donostian gelditu diren Super Amara Bera Berako jokalariek entrenatzen jarraitzen dute Álex Nogués, bigarren entrenatzailearekin. Era berean, bi lagunarteko finkatu dira, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen aurka.
Ostegunean izango da aurrenekoa Lekunberrin (azaroak 10, 19,30etan). Super Amara Bera Bera ligan azken aurkariari bisita egingo dio, Beti Onak taldeari alegia. Nafarrek ere selekzioekin jokalariak dituzte: Lovera, Txilekin eta Sans eta Ayelen García, Argentinarekin, Buenos Airesen ospatuko den Erdi-Hego Amerikako txapelketa prestatze aldera. Bigarrena, azaroaren 19an (18,30etan) izango da Zallan eta Zubileta Evolution BM Zuazo aurkari.
Super Amara Bera Berak sei jokalari ditu selekzioekin, Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria, Paula Arcos eta Maddi Aalla Podgorican daude Espainiako selekzioekin. Laurek Europako txapelketa batean debuta egin dute, bi partida jokatu ditu Guerreras taldeak, eta biak galdu, larunbatean Montenegrorekin (30-23) eta atzo Poloniarekin (21-22).
Orain arte, Arcos da minutu gehien pistan eman duen Super Amara Bera Berako jokalaria (76’), Etxeberria ondoren (59’), Arrojeria (35’) eta Aalla (32’).
Bestetik Shula Gavilán eta Mariane Fernandes Argentina eta Brasilekin daude. Argentinarrak badaki Mundialerako bi txartela banatuko dituen Txapelketan izango dela eta Fernandes zerrenda definitiboaren zain dago.
Liga, azaroaren 26an
Selekzioekin aritu ondoren ligarako itzulera prestatzeko ez dute denbora asko izango, izan ere, azaroaren 26an (Gasca, 18etan) Super Amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid hartuko du 7. jardunadiari dagokion partidan.