Dagoeneko zehaztu dira EHF European Leagueko Q3rako datak, non super amara Bera Berak ESBF Besançon gainditu beharko duen multzoen fasera iristeko. Joaneko partida Frantzian izango da abenduaren 3an, larunbatean, eta itzulikoa, Josean Gascan, abenduaren 11n, igandean (12,10etan).
EHFk eskubaloiko Europako Txapelketa azarora aurreratu zuenez, Qatarko Munduko Futbol Txapelketan bat ez egiteko, Europako Ligetan hilabete baino gehiagoko geldialdia ondoren jokatuko da multzoen fasera iristeko azken kanporaketa. Europako Txapelketaren ondoren, super amarak Caja Rural Aula de Valladolid hartuko du azaroaren 26an (Gasca 18 h.) Guerreras Iberdrola Ligako zazpigarren jardunaldiko partidari dagokiona eta Mecalia Atletico Guardesekin jokatzeko urriko asteburu librea aprobetxatzen duenez, aste garbia izango du abenduaren 3an (larunbata 20etan) Besançoneko Palais des Sports Ghani Yalouz delako pistan jokatuko den partida prestatzeko. Itzulikoa Gascan, abenduaren 11n (igandea, 12,10etan ETB1) eta EHFren eskakizunen artean, Josean Gasca kiroldegian pista urdin bat jarri beharko da, Zvezda errusiarraren eta Ramnicu Valcea errumaniarraren aurkako kanporaketetan bezala.
Datak zehaztuta, Bera Bera super amara Besançonera bidaia prestatzen ari da eta, aldi berean, sarrerak salgai jarri ditu Gascan girorik onena sortzeko asmoz. Helduek 15 euroko prezioa dute, eta gazteenek eta jubilatuek, berriz, sei eurokoa. Abonatuek % 50eko deskontua izango dute.Etortzeko asmoa duenak ez du ezer egin behar, egungo txartelarekin sartzerik izango duelako, aitzitik, etortzerik ez duenak abenduaren 2ra arte epea izango du klubari adierazteko.
Ziur aski Besançoneko Palais des Sports Ghani Yalouz kiroldegian hiru mila pertsona bilduko dira joaneko partidan. hori dela eta super amara Bera Berak Gascan beste giro bikain batekin erantzun nahi dute. Horretarako, klubei proposamen bat bidaliko die deskontuak eskainiz taldean etortzekotan, eta jardueraren bat prestatuko du giro aproposena sortzen laguntzeko, multzoen faseko ateak ireki ditzakeen partida baten aurrean gaudelako, denboraldiko erronka nagusietako bat, alegia.