Super Amara Bera Berak Europako Txapelketan eragingo duen Ligako etenaldira iritsiko da Beti Onak taldearen aurka Atarrabiako Indurain Anaiak izeneko kiroldegian (Alejandro Hoz eta Alex Riloba, kantabriarrak). Imanol Alvarezek bere taldea ohartarazi du, “leku berezi batean jokatuko dugulako, gugandik oso gertu, Besançongo joaneko partidaren aurretik izango dugun saiorik onena, ez baitugu beste entrenamendurik edo bestelako partidarik aurkituko giro horrekin”.
Motive.co Gijón eta Mecalia Atlético Guardesi Gascan irabazi arren, Super Amara Bera Berak partidu hasiera txarrak irauli behar izan zituen. Entrenatzailearen esanetan “ez daramagu pare bat partidu nahiko genukeen bezain ondo. Eta errepikatzen badugu, mina asko egin diezaguke. Ez da segituan jaitsi egingo den igo berria, ez du itxurarik. Partida oso serio hartu behar dugu, gauzak oso ondo egiten ari delako, talde trebatua baita”.
Beti Onak taldeak sei puntu ditu hiru partida irabazita (La Rioja eta Aula etxean eta Gijon kanpoan). Alvarezek aitortu du “ez zuela espero” dituen puntuak izatea, “baina lagunartekoetan eta Egiako torneoan ikusten nueen jokalari nafarrak onak dituela, etorkizunekoak, eta ondo fitxatu duela. Gauzak ondo egiten ari den kluba da, Nafarroako ordezkari duina da, mailari eutsiko diola uste dut, eta maila finkatzeko urtea izan daiteke, etorkizun on baterako. Oso partida polita da haientzat eta guretzat, pertsonalki asko gustatzen zait partida hau jokatzea, gustoko duean kluba delako”.
Imanol Alvarezek “hasierako nortasun hori berreskuratzea eskatu du, partida bideratzeko eta hasieratik aldeak markatzeko”.
Guardesekin eserlekuan egon arren Maddi Aalla eta Cristina Polonio ez zuten jokatu, baina biak prest izango dira bihar.