Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak Jose Ignacio Prades hautatzaileak azaroaren 4tik 20ra Esloveniako, Montenegroko eta Ipar Mazedoniako Europako Txapelketan parte hartzeko aukeratutako 18 jokalarien zerrenda ezagutzera eman du. Bertan dira Super Amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Paula Arcos, Esther Arrojeria eta Maddi Aalla daude.

Laurentzat – Imanol Álvarez bigarren entrenatzailearekin batera – Europako lehen Txapelketa izango da. Etxeberriak lesioagatik galdu zuen azken biak, 2018an behatz bat eta 2020an sudurra hautsi zituelako, eta Paula Arcosek 2021ean egin zuen debuta goreneko selekzioarekin. Mediterraneoko Jokoetan Urrea lortu ondoren, Arrojeriak eta Maddi Aallak jarraipena izan dute, lehenengo Carpaty Trophyn eta orain Europako Txapelketarako zerrendan.

Espainiako selekzioa astelehenean Torreviejan elkartuko da eta azaroaren 28tik 30era bitartean, Tunisia, Egipto eta Suitzako selekzioekin TIEa jokatuko du. Europako Txapelketan debuta egingo dute antolatzaileetariko baten aurka, Montenegroren aurka, azaroaren 5ean, 7an Alemania izango dute aurkari eta 9an Polonia, guztiak Podgorican.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores