Espaniako Eskubaloi Federazioak junior mailako zerrenda ezagutzera eman du gaur urriaren 28tik 30era Altean Hiru nazioen txapelketa jokatzeko Danimarka eta Errumaniarekin eta Joaquín Rocamora hautatzaileak Lacturale Bera Berako jokalari Eider Tapia deitu du.
Irungo pibota Super Amara Bera Berarekin burutu du aurredenboraldi osoa eta minutu batzuk jokatu zituen KH7 BM Granollers –gol bat sartuz- eta Atticgo BM Elche taldeen aurka.
Tapiarekin batera Aiala Zarautzeko Ugazi Manterola hegalekoa ere deialdian da, Super Amara Bera Berarekin sarritan entrenatzen ari dena. Urriaren 24n Alacantera bidaiatu beharko dute eta saio batzu burutu ostean Alteako Garganes kiroldegian ostiralean Danimarka (19etan) izango dute aurkari eta igandean Errumania (12,30etan).
Euskal selekzioa
Horrez gain, Tapia bera Maren del Campo eta Haizea García, Lacturale Bera Berako jokalariak, Euskadiko jubenil mailako selekziarekin arituko dira Lizarran urriaren 12an (12,30etan) Nafarroaren aurka. Era berean, June Lasa infantil mailako Euskadirekin arituko da egun berean Lizarran ere bai (9,45etan).
Oharra: Granollersen sartu zuen golaren unea. Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea