Super Amara Bera Berako Sara Gil de la Vega ezker hegalari ebakuntza egin diote gaur Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoaren alboko lotailu mediala berrosatzeko. Ebakuntza egin dion medikua, Dr. Iñigo Guisasola pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Jokalariak berak azaldu duenez, “ebakuntza nahiko ondo atera da, lotailuko zuntz batzuk errekuperatu ahal izan dituzte, plastia egin didate indartzeko eta bertan txertatzen diren giharrak ere indartu dituzte”. Horrelako esku-hartzeak konplexuak dira, baita sendatze-prozesua ere, sei hilabete baino gehiago iraun dezakeena.