Bera Bera

Select your language

Selekzioei eskainitako astea amaituta, bost jokalariek iristi eta handik hiru egunetara Guerreras Iberdrola Ligari ekin behar diote, bihar asteazkena 19etan, bosgarren jardunaldiari dagokiona, non Super Amara Bera Berak Motive.co Gijón hartuko duen (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, kantabriarrak). Halere, Imanol Álvarezek uste du “batzuk lehiatzeko erritmoarekin jarraituko dute eta besteen entrenaldiekin nahiko izan daiteke bihar ondo lehiatzeko”.

Pasa den astea “zorrotza” izan zen Imanol Álvarez, Maitane Etxeberria, Paula Arcos, Esther Arrojeria eta Maddi Aalla jokalarientzat Errumanian Carpati Trophy jokatu zutelako eta Mariane Fernandesentzat ere bai Brasilekin Suedian bi partida izan zituelako. “Bidaiak, partidak eta aldez aurretik egindako entrenaldi saioak kontutan izanda, jokalari hauek asteazkenean sasoi onean egon ahal izateko atseden hartzea zuten onena” adierazi du entrenatzaileak, horregatik atzo ez ziren Gascan aritu.

Super Amara Bera Beraren entrenatzaileak dio “egoerara moldatzeko ez dugu denbora asko –igandeko ordu txikietan abiatu ziren- baina selekzioekin aritu direnak lehiatzeko erritmoarekin jarraituko dute eta hemen gelditu direnak ondo entrentatu dute, nik uste dut nahikoa dela asteazkenean ondo lehiatzeko”.

Aurrean, Motive.co Gijón European Cupen debutatuko duena larunbatean Italian, horregatik aurreratu da partida. Aurkariz, Álvarezek adierazi du “oso talde ona egin du, agian Palicio eta Faria jokalariek bajak nabaritzen ari da, orain beste batzuk hartu behar dute paper hori eta jokalari berriak denboraren poderioz moldatuko dira Cristina Cabeza entrenatzailearen ideietara”. Astuariarrek maila handiko jokalariak dituzte, bestea beste, Cacheda, Valdivia internazionala, Palomo eta De Andrés pibotak, Álvarez atepean eta Novovic, Fortuna, Zarco eta Arroyo gaztearekin kanpoko jaurtiketa du.

Bere taldeaz, Álvarezek irabazten jarraitu nahi du baina joku aldetik Granollers eta Elxeren partidei erreparatuta. “Logroñon ez genuen partida apurtu bigarren zatira arte, horregatik, prest egon behar dugu ezin dugulako beti aise irabazi”. Entrenatzaileak Grafomental La Rioja taldearen aurkako deialdia aurkeztuko du eta Amaia Zolezzi ere gehituko da Federazioak lizentzia berresten badu.  

Bestetik, Sara Gil de la Vegari ebakuntza egingo diote bihar Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoa berrosatzen saiatze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores