Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berako jokalaria Sara Gil de la Vegari ebakuntza egingo diote urriaren 5ean, asteazkena, Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoa berrosatzen saiatzeko.

Ezker hegalekoak eragozpenak ditu, 2020ko urritik, eskuineko ukondoaren albo-lotailu ertainean, eta zenbait tratamendu kontserbatzaile probatu ondoren (MEP – Muskulueskeletoaren elektrolisi perkutaneoa –, neuromodulazioa eta fisioterapiako beste lan mota batzu), arlo horretako espezialistei egindako kontsulten ondoren, ebakuntza kirurgiko bat egitea beste aukerarik ez du ikusten.

2020ko azaroan, Zvezdaren aurka Errusian jokatutako itzulerako partidaren ondoren, Sara Gil gelditu egin zen eta ez zuen denboraldi hori berriro jokatu, hau da, zortzi hilabete egon zen jokatu gabe. Neurriak bere egoera hobetu zuen eta kataluniarrak ez zuen aurreko denboraldiko partidarik galdu maiatzera arte, guztira, 30 partida jokatuz (ligako 23, Superkopa, Europako lau eta Kopako bi). “Mina abenduan itzuli zen eta liga maiatzean irabazi genuenean gelditzea erabaki genuen” adierazi du.

Probatu dituen tratamenduak – MEP, neuromodulazioa.. – ez dira azken soluzioa izan, ukondoa hobetzen zuten egun gutxi batzuetan, baina behartuz gero, minak itzultzen ziren. “Atea irekitze hutsak min ematen dit”, aitortu du etsita Sara Gilek, prozesua luzea izango dela onartuta. Ebakuntza mota horiek oso noizean behin egiten dira, eta jokalariak “bermeak” izan nahi zituen, baina badaki interbentzio konplexua dela, nerbioa gertu pasatzen delako eta tendoiaren eta kartilagoaren egoera ere ikusi behar dutelako. Plastia bat jarri behar dute, hau da, gutxienez sei hilabete luzatuko den errekuperazio-aldian eragina izango duten inkognita batzu argitzeke daude oraindik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores