‘Gehiago nahi dugu’ leloarekin, Super Amara Bera Bera 2022-23 denboraldirako abonatuen kanpainari amaiera jarri dio errekor berri batekin, izan ere, 918 abonamendu egin dira, iazko ikasturtearekin alderatuta ia %15a gehiago, hain zuzen.
Tati Garmendia arduraduna “pozik” agertu da jasotako erantzunagatik eta hainbat amu antzematen ditu gorakadarako, batetik, “Erreginaren Kopak, llunbeko Donostia Arenan, gure kirolara gertutarazi zuen jendea, familiak batez ere” eta, bestetik, lehendik abonatuak zirenak “asko inplikatu dira, gertuko jendea super amara Bera Berara erakarzen”. Alta berrien artean, aipatzekoa da 18 abonamendu familiarra (bi heldu eta bi gazte) berriak egin direla, eskubaloia familiarekin gozatzeko aukera ederra dela berretsiz.
Kanpaina amaitu bada ere, oraindik abonamendua lortzeko aukera dago etxean bi jardunaldi bestetik ez direlako jokatu. Hurrengo partida Josean Gascan urriaren 5ean izango da (asteazkena, 19etan), super amara Bera Bera Motive.com Gijón taldea hartuko du, urriaren 8an Europan debutatuko duena.