Espaniako Eskubaloi Federazioak ezagutzera eman du gaur EHFri bidalitako 35 jokalarien zerrenda Europako Txapelketa ospatzeko bidean izango dituztenak, azaroaren 4tik 20ra bitartean Montenegro, Ipar Mazedonia eta Eslovenian. Zerrendan Super Amara Bera Berako zazpi jokalari ageri dira.
Hau da, Maitane Etxeberria, Paula Arcos, Esther Arrojeria, Maddi Aalla, Laura Hernández, June Loidi eta Anne Erauskin Europako txapelketan aritzeko bidean dira zerrendan daudelako. Halere, ez da erraza izango, izan ere, zazpi jokalari hauek ez dakite oraindik zer den Eurokopa jokatzeak. Etxeberriak hiru Mundial bizi ditu (Alemania 2017, Japonia 2019 –Zilarrezko domina lortu zuen- eta Espainiak antolatua 2021ean; Arcosesk, Tokiko Joku Olinpikoak eta 2021eko Mundiala, Hernándezek ezken Mundiala eta horietatik batzu Mediterráneoko Jokuetan izan dira (Etxeberria 2018an, Arrojeria, Aalla, Hernández eeta Loidi Oranen 2022an). Gertuena Maitane Etxeberria izan da, bi lesioek kanpoan utzi zutelako, 2018an Txapeldunen ligako atarikoan Bietigheim taldearen aurka hatz bat apurtu ostean eta 2020ko azaroan sudurra apurtu zuen Barakaldon, ligako partidan).
Carpati Trophy
Espainiako selekzioa Errumaniara bidaiatuko du asteazkenean Carpati Trophy hizpide. Ostegunean Serbiaren aurka jokatuko du (16,30etan), ostiralean Austria izango da aurkaria (16,30etan) eta larunbatean Errumania (19etan.). Bertan dira Etxeberria, Arcos, Arrojeria, Aalla eta Imanol Álvarez. Partidak PRO TV plataforman ikusgai izango dira.
Bestetik, Mariane Fernandes Brasilekin Suediaren aurka jokatuko du ostegunean eta larunbatean.