Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak Atticgo Balonmano Elche hartuko du bihar Gascan (18etan Oyarzun eta Zaragueta, nafarrak) etxean lehen garaipena lortze aldera. “Ez da ohikoa lehen partida galtzea eta espero dugu bolada onera itzultzera” dio Imanol Álvarezek.

 

Baina ohartarazi du: “ez da erraza izango, Elxek arazoak sortu dizkigu beti, Alba Menéndezek oreka gehiago emango arren”. Imanol Álvarezek oraindik taldean nabaritzen du  “Málagaren porrotaren arantza” eta jokalariei eskatu die “defentsan hobetzea, okerren egongo garen arloan orain arte”. Zentzu honetan, “Granollerseko partida ondo etorri zaio eta 5-1 defentsa edozein taldearen aurka erabili dezakegu” adierazi du.

 

Atticgo Elche taldeaz, Super Amara Bera Berako entrenatzaileak ohartarazi du “konzentrazioa eskatzen digu, eraso eta batez ere defentsako sistemak sarri aldatzen ditu eta pistan zer gertatzen den irakurri behar dugu, partida ondo prestatuta izango dutelako”. “Bajak izan arren, zaila da Elxek egun txar bat izatea, estutuko gaitu”.

 

Espainiarekin Carpaty Trophy jokatzeko Esther Arrojeriaren deialdiaz galdetuta, Imanol Álvarezek dio Usurbilgo zentrala “Ligako goreneko jokalaria da, heldutasuna du, jokua eta lehiaketa menperatzen du, agian anbizioa falta zaio, berekoia izango balitz jendeak egiten duen lana gehiago aitortuko lioke”.

 

Menéndezez gain, Oihane Bautista atezaina ere deialdian sartuko da, Alice Fernandes Silvaren ordez, iskion gainkarga duelako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores