Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak babesle berri bat gehitu du, kasu honetan Seguros Bilbao, Catalana Occidente taldeko konpainiakoa.

Super Amara Bera Bera taldeak etxean jokatzen dituen partida guztietan Seguros Bilbao marka agertuko da, baita klubak sortzen dituen komunikazio-material guztietan eta partiden streaming bidezko emanaldietan ere. Gainera, 'Partidako jokalaririk onena' ekimena bultzatuko da, norgehiagoka bakoitzeko jokalari nabarmenari sare sozialetan ikusgarritasuna emate aldera.

Era berean, babes horren bidez, aseguru-etxea klubak Gizarte Erantzukizuneko programaren barruan abian jarriko dituen ekintzetako bat izango da, emakumeen kirola eta berdintasuna sustatzeko helburuarekin. José Manuel Ereño Seguros Bilbaoko zuzendari komertzialaren hitzetan, “ohore bat da kirol-jarduera sustatzen duten proiektuetan parte hartu ahal izatea, guretzako hain berezko balioekin, talde-lana, gainditzeko espiritua eta pertseberantzia, besteak beste”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores